Eraberritzea eta diseinua – Etxebizitza pribatua

Etxebizitzako zenbait guneren eraberritzean oinarritzen da Juan Belmonte proiektua. Besteak beste, sukaldearen eta egongelaren bateratzea, bainugelaren berritzea eta leihoen aldaketa nabarmendu daitezke.

Espazio berean bi erabilera elkartzen diren arren, uharte batek sukaldea egongelatik banatzen du. Alde batean, janaria prestatzeko lekua egongo litzateke eta, bestean, gelako altzaria. Forma, kolore eta ehundura guztiek transmititzen digute zerbait. Etxe honetan elementu horiek funtsezkoak izan dira bertako biztanleen nortasuna adierazteko.